VI. Egurtek Sarien banaketa

Egurtek 2022 sektoreko profesional onenen lana aintzatesten duten sariak banatzeko ekitaldia egin du eguerdi honetan. Zazpi sari eta bi accesit eman dira, lehiaketara aurkeztutako ia ehun hautagairen artean aukeratuak.

Egurtek 2022ren Eraikuntza saria Marta Perisen eta Jose Manuel Toralen Viviendas Sociales (Cornellà de Llobregat, Bartzelona) proiektuak eskuratu du. Epaimahaiak proiektu baitako egoera ugarietan, egitura konfiguratzeko unetik hasi eta elementu ugarietan duen presentziara arte, egurra erabiltzeko garaian izandako aparteko koherentzia nabarmendu du. Hori guztia osaera arkitektonikoari arreta eta zehaztasun handia emanez egin dela azpimarratu dute epaimahaikideek. Bestalde, kategoria berean, accesita jaso du Manuel Sanchez-Villanueva eta Carol Beuterren Casal Porta Trinitat (Bartzelona) proiektuak. Proposamen honi dagokionez, epaimahaiak egurraren erabilera interesgarria nabarmendu nahi izan du aldiriko proiektu barnerakoi eta eraikuntzako xehetasunei dagokienez erantzun bikainak dituen proiektu honetan. Horrez gain, patioen bidez bideratutako kalitatezko independentzia termiko esanguratsuak dituen onurak azpimarratu nahi izan dituzte epaimahaikideek.

Interiorismoko kategorian, saria Óscar Andrés eta Iván Andrésen Casa Pris (Vigo, Pontevedra) proiektuak jaso du. Epaimahaikideen arabera, azterketa zorrotza egin ostean, egoera onean zeuden elementuak mantendu dituen eta elementu berriekin oso kontraste orekatua egiten duen birgaitze/konponketa-lan bikaina izan da. Gainera, eskailera mantendu izanak eta soluzio berriekin bateratzeak, eta solairu ugariekin elkartzeko lanek konplexutasun nabarmena erakusten dute. Horrek guztiak ofizioa sakon ezagutzen dutela eta Galiziako arkitektura tradizionalekoak diren xehetasunak erabiltzen dituztela erakusten du. Aurreko sarian bezalaxe, kategoria honetan ere accesita jaso dute Ignacio Olite eta Koldo Fernández egileek Standing Box Laying Box (Iruñea, Nafarroa) lanari esker. Proiektuak duela gutxi gauzatutako lanak biltzen ditu. Erreforman jasota daude eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiten du soluzio batzuen bidez. Lanak, oro har, soluzio formalari dagokionez dotorezia erakusten du oso soila eta minimalista den lengoaiarekin.

Produktuaren Diseinua saria Silvia Ceñalen Mesa Laga proiektuak jaso du. Erabilgarritasun objektiboa duen altzari gisa sortutako mahai honi dagokionez, epaimahaiak aparteko kalitatearekin eta xehetasunak arretaz zainduta egindako diseinu dotorea nabarmendu nahi izan du bere aktan.  Helburua da barnealdeak dekoratzeko garaian publikoari saldu ahal izateko erakargarria izatea.

Argitalpena kategorian, bi irabazle ex-aequo izendatu dituzte: José María Marzo arkitektoak aurkeztutako Tectónica.Archi. Argitalpen horrek egiten duen lan didaktikoa eta dibulgatiboa aitortu nahi izan du epaimahaiak, eta egurraren erabilerarekin lotutako arazo garaikideenei emandako arretaren inguruko oso balorazio positiboa egin du. Eta Revista Aitim aldizkaria, José Enrique Peraza arkitektoak aurkeztutakoa. Aldizkakotasunez kaleratzen duten argitalpen hori aitortu duen saria da. Izan ere, urte asko daramatza egurraren erabileraren inguruko informazioa ematen, erakusten eta hori guztia bultzatzen eta, besteak beste, arkitektoen eraikitzaileen eta barne-diseinatzaileen hainbat belaunaldi orientatu izan du.

Bertako Egurra-Basque Quality sari berezia Manuel Sanchez-Villanuevaren eta Carol Beuterren Casal Porta Trinitat (Bartzelona) proiektuak eskuratu du. Epaimahaiak horren berezitasuna eta lan ona nabarmendu nahi izan ditu.     

Bois/Egurra/Madera (BEM) sari berezia Beñat Saratxagaren eta Gentzane Goikuriaren Last Chance For A Slow Dance (Larrabetzu, Bizkaia) sariak lortu du. Sari horrek Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdean administrazio publikoak bultzatutako lan esanguratsuenak aitortzen ditu.

Egurtek 2022 sarien epaimahaiaren presidentea Francisco Javier Chocarro, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko dekanoa-presidentea, izan da eta honako epaimahaikide hauek osatu dute: Jose Antonio Barea (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU), Javier Cenicacelaya (Infoedita), Oskar Azkarate (Baskegur), Gonzalo Alonso (Abalo Alonso Arquitectos), Andoni Díaz (Bizkaiko Barne Dekoratzaile eta Diseinatzaileen Elkargoa) eta Juan Sádaba (EIDE, Euskadiko Diseinugileen Elkartea).

2012an sortu zenetik, Zurezko Arkitekturako Sariek urtero kalitate handiko ehun bat proiektu jasotzen dituzte eta sektoreko aitortzarik entzutetsuenen artean kokatu dira. Egurtekek bere VI sariak banatzeko ekitaldia hartuko du eta parte-hartzaileen panelak azokaren komertzial-gunean ikus daitezke.

-ek idatzirik |2022-10-19T15:54:48+02:0019 de urria de 2022|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top