Zer da Egurtek?

Zer da Egurtek?2024-02-22T10:04:47+01:00

Egurtek egurraren arkitekturari eta eraikuntzari buruzko topagunea da, Penintsula Iberikoan bakarra, non egurraren erabilera eta teknikak ere, oro har, eztabaidatzen diren

Egurtek arkitekto eta ingeniarientzat ezinbestekoa bihurtu da, eta baita egurrarekin erlazionatuta dauden sektoreko profesionalentzat ere. Nazioartean izen handia duten 80 hizlari baino gehiagok bere esperientziak partekatu dituzte gaur arte Batzarrara gerturatu diren guztiekin. Horrez gain, erakusketa-gune bat ere badu 50 parte hartzailerekin, eta sektoreko elkarteen arteko topaketak eta Egurtek sarien lanak aurkezteko panelak ere jarriko dira, besteak beste.

Izen emateak hau darama barne:


  • Batzarreko hitzaldietara sarrera
  • Dokumentuak
  • Erakusketa-gunera bisitaldia
  • Sektorearen jardunaldi paraleloetara eta workshopera sarbidea
  • Egurtek sarien panelak ezagutzea

Batzarkideen profila:


Arkitektoak eta Ingeniariak, Eraikuntza Teknikariak, Egurraren industria, Ingeniaritzak, Eraikuntza-enpresak, Udalak eta Erakunde Publikoak, Unibertsitateak eta Ikerketa-zentroak.

Go to Top