Egurtekek hamarkada bat beteko du egurraren sektoreko nazioarteko elkargune gisa

Urriaren 16an eta 17an Bilbao Exhibition Centren

Egurtek, Nazioarteko Zuraren Arkitektura eta Eraikuntza Foroa, X. edizioa prestatzen ari da. Egurrezko arkitekturaren eta eraikuntzaren arloko nazioarteko ekitaldirik esanguratsuenetako bat da. Urriaren 16an eta 17an egingo da maila goreneko ekitaldia. Egun horietan, egurraren erabilera jasangarria sustatzeko duen konpromisoa berretsiko da, eta aukera handiak eskainiko dira elkartruke komertzialerako eta ezagutza partekatzeko.

Material honek eskaintzen dituen aukerak agerian geratuko dira bi egun horietan, Estatu osoan arkitektura eta egurrari eskainita egiten den kongresu bakarrean. Ekitaldian zehar, izen handiko adituek haien lanik nabarmenenak aurkeztuko dituzte, eta arlo honetako berrikuntzen eta joeren gaineko ikuspegi paregabea eskainiko dute. Egurtekek prestigiodun arkitektoak bildu izan ditu, hala nola Shigeru Ban, Michael Green, Sou Fujimoto, Alex de Rijke, Alvaro Siza, Cazu Zegers, Marcel Baumgartner, Alpo Ranta Maunus, Georg Wolfgang Reinberg…

Aldi berean, Egurtek azokara bertaratzen direnek soluziorik abangoardistenak eta zurezko eraikuntzaren gaineko azken joerak aurkituko dituzte Expo Eremuan. Espazio horretan berrogeita hamar enpresa erakusketarik baino gehiagok parte hartuko dute, nazionalek zein atzerrikoek, eta sektorearen egungo egoerari buruzko ikuspegi integrala eskainiko dute. Arkitekturarekin, egurrezko etxeen eraikuntzarekin, egurrarentzako tratamenduekin, eraikuntza jasangarriarekin, ingeniaritza eta dekorazioarekin, eraikuntzarako egurrarekin, egituren softwarearekin eta egurraren, elementuen eta materialen inportazioarekin lotutako produktuen eta zerbitzuen eskaintza zabala aurkeztuko dute enpresa horiek.  Gainera, azokaren izaera berritzailea areagotu nahian, Expo Eremuan Speakers´ Corner gunea jarriko dute. Txoko horretan, enpresa erakusketarien ordezkariek forora ekarritako berritasun nagusiak aurkeztuko dituzte, aurkezpen laburren bidez.

Expo Eremuaren ondoan egingo dira Egurteken Jardunaldi Teknikoak. Euskadiko Egurraren Elkarteak, BASKEGURek, antolatzen ditu jardunaldi hauek. Bertan, Egurrezko eraikuntzarekin lotutako Europako hainbat proiektutan (elkarteak parte hartzen duenetan) egindako lana ezagutaraziko dute, xehetasunez.

Jardueraz betetako bi egunen ostean, amaiera emateko, Egurtek Sariak banatuko dira. Hala, hainbat kategoriatako (eraikuntza, interiorismoa eta produktuen diseinua, beste batzuen artean) lanik onenak nabarmendu eta sarituko dira.

Bilbao Exhibition Centrek antolatzen du Egurteken XX edizioa, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak babesten du. Horrez gain, Baskegur – Euskadiko Egurraren Elkartearen eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren laguntza jasotzen du.

-ek idatzirik |2024-02-08T13:26:55+01:008 de otsaila de 2024|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top