Pribatutasunerako politika “Zure datuak seguru”

Datu pertsonalak babesteko araudia betetzearekin lotutako informazioa

Europan eta Espainian, datuak babesteko arauak daude, zure informazio pertsonala babesteko pentsatuak eta gure erakundeak nahitaez bete beharrekoak.

Horregatik, oso garrantzitsua da guretzat zuk ondo ulertzea zer egingo dugun eskatzen dizkizugun datu pertsonalekin.

Horrela, gardenak izango gara eta zure datuen kontrola emango dizugu, hizkuntza erraz eta aukera argiekin, zure informazio pertsonalarekin zer egingo dugun erabaki ahal izateko.

Mesedez, informazio hau irakurri ondoren zalantzaren bat geratuz gero, galdetu lasai.

Mila esker zure laguntzagatik.

  • Nor gara?
    • Gure izena: BILBAO EXHIBITION CENTRE SOCIEDAD ANONIMAGure IFK / IFZ: A95135984
    • Gure jarduera nagusia: Merkataritza-ekitaldiak antolatzea eta kudeatzea, jarduera ekonomikoaren adar guztietako merkataritza-sustapenerako bitarteko gisa, bai eta aisialdiarekin eta kulturarekin lotutako beste ekitaldi batzuk ere.
    • Gure helbidea: RESURRECCION M. AZKUE KALEA, 1, 48902 – BARAKALDO (Bizkaia)
    • Harremanetarako gure telefonoa: +34 9440400000
    • Harremanetarako posta elektronikoko gure helbidea: [email protected]
    •  Gure webgunea: https://bilbaoexhibitioncentre.com/eu/
    • Zure konfiantza eta segurtasunerako, jakinarazten dizugu Merkataritza Erregistro /Erregistro Publiko honetan inskribatutako erakundea garela:
      Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 2001eko ekainaren 28koa, 4065. liburukia, 0. liburua, 108. folioa, 8. atala, BI-31523 orria

Zure esanetara gaude; jarri gurekin harremanetan.

  • Jarri harremanetan datuak babesteko gure ordezkariarekin
    Ba al dakizu gure erakundean datuak babesteko ordezkari bat dugula, eta hari bidal diezazkiokezula zure informazio pertsonalaren erabilerari buruzko erreklamazio, zalantza eta iradokizun guztiak?Datuak babesteko gure ordezkaria AUDIDAT 3.0 SL da eta hauek dira harremanetarako bere datuak:

  • Zertarako erabiliko ditugu zure datuak?
    Oro har, zure datu pertsonalak zurekin harremanetan jartzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko erabiliko dira, baita merkataritza elektronikorako ere (e-commerce izenez ere ezagutzen dena); hau da, produktuak edo zerbitzuak bitarteko elektronikoen bidez erosteko eta saltzeko.Zure datuak beste jarduera batzuetarako ere erabil daitezke, adibidez, publizitatea bidaltzeko edo gure jarduerak sustatzeko. Horretarako, dagokion baimena eskatuko dizugu.Era berean, BECek barrutira sartzen diren pertsonen datu pertsonalak tratatuko ditu (zehazki, irudia), pertsonen, ondasunen eta instalazioen segurtasuna bermatzeko.

    BECi datuak tratatzeko baimena ematen dion oinarri juridikoa esparruaren segurtasunarekin eta bertan dauden pertsona guztien segurtasunarekin lotutako interes legitimoa da.

    BECek bideozaintzako sistemen bidez hartutako irudiak gehienez ere hilabeteko (1) epean gordeko ditu, hartu ziren unetik zenbatzen hasita. Epe hori igarotakoan, ezabatu egingo dira, oro har, salbu eta grabazioak legez ezarritakoa baino denbora luzeagoan gordetzea beharrezkoa bada legezko xedapenen bat, eskakizun administratibo eta/edo judizialen bat edo ezohiko egoeraren bat betetzeko.

    Bestalde, BECek eta komunikabideek esparru osoan egin ditzakete grabazioak, ekitaldietako eta bertan antolatutako jardueretako giroaren irudiak jasotzeko. Gainera, irudi horiek BECek eta ekitaldiak berak sustapen- eta/edo merkataritza-helburuetarako ere erabil ditzaketela jakinarazten da.

    Hartutako irudiak (parte-hartzaileen ahotsa eta/edo irudia jaso ditzakete), hainbat baliabidetan tratatu eta zabal daitezke, hala nola haien webguneen, sare sozialen edo fan page orrietan, eta telebista-saioetan eduki gisa edo gailuetako aplikazioetarako (smartphonetan, smartwatchetan, tabletetan, 3D betaurrekoetan eta abarretan) eduki gisa sartu. BECek, erantzule gisa, bere interes legitimoaren arabera adierazitako helburuetarako tratatuko ditu hartutako irudiak.

    Azkenik, BECek elkarrizketak egin edo tailerrak, webinarrak eta/edo saioak antolatu ahal izango ditu, eta saio horietan parte hartzen duten pertsonak grabatu ahal izango dira, eta, beraz, identifikazio-datu batzuk, hala nola hizlarien irudia, ahotsa edo izena, tratatuko dira.

    BECi emandako datuak tratatzea ahalbidetzen dion oinarri juridikoa hizlariak emandako berariazko baimena izango da.

    Irudi horiek BECi irudi-eskubideak lagatzeko nahitaezko baimenaren bidez bere garaian onartu zen helburu berberarekin tratatuko dira, eta, era berean, legeak ezarritako epeen arabera kontserbatuko dira. Oro har, sortzen diren edukiak BECeko irudi-galerian gordeko dira, haren funts historiko dokumentalaren barruan. Edonola ere, hizlariek datu pertsonalak babesteko dituzten eskubideak baliatu ahal izango dituzte.

  • Zergatik erabili behar ditugu zure datuak?
    Zure datu pertsonalak beharrezkoak dira zurekin harremanetan jartzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Hori dela eta, zenbait lauki jarriko ditugu zure eskura, zure informazio pertsonala nola erabili argi eta erraz erabaki dezazun.
  • Nork ezagutuko du eskatzen diogun informazioa?
    Oro har, beharrezko baimena duten gure erakundeko langileek bakarrik izango dute eskatzen dugun informazioaren berri.Era berean, zure informazio pertsonalaren berri izan dezakete gure zerbitzuak eman ahal izateko informazio hori behar duten erakundeek. Horrela, adibidez, gure bankuak zure datuak ezagutuko ditu gure zerbitzuen ordainketa txartel edo banku-transferentzia bidez egiten baduzu.Horrez gain, legeren bat betetzeko datu pertsonalak ematera behartuta gauden erakunde publiko edo pribatuek ere izango dute zure informazioaren berri. Adibide bat jartzearren, Zerga arloko Legeak behartu egiten du Zerga Agentziari kopuru jakin batetik gorako eragiketa ekonomikoei buruzko informazio jakina ematera.

    Aipatutako kasuez gain, zure informazio pertsonala beste erakunde batzuei jakinarazi behar badiegu, baimena eskatuko dizugu aldez aurretik, horri buruz erabakitzeko aukera emango dizuten aukera argien bidez.

  • Nola babestuko ditugu zure datuak?
    Zure datuak segurtasun-neurri eraginkorrekin babestuko ditugu, zure informazioa erabiltzeak dituen arriskuen arabera.Horretarako, gure erakundeak Datuak Babesteko Politika onartu du, eta urtero kontrolak eta ikuskapenak egiten dira zure datu pertsonalak une oro seguruak direla egiaztatzeko.
  • Zure datuak beste herrialde batzuetara bidaliko ditugu?
    Munduan zehar, zure datuetarako seguruak diren herrialde batzuk daude. Beste batzuk, aldiz, ez dira horren seguruak. Europar Batasuna, adibidez, zure datutarako ingurune segurua da. Gure politika da zure informazio pertsonala datuen babesari dagokionez segurua ez den herrialdeetara informazio pertsonala ez bidaltzea.Zerbitzua emateko, ezinbestekoa bada zure datuak Espainia bezain segurua ez den herrialde batera bidaltzea, aldez aurretik baimena eskatuko dizugu, eta segurtasun-neurri eraginkorrak aplikatuko ditugu zure informazio pertsonala beste herrialde batera bidaltzeak dituen arriskuak murrizteko.
  • Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
    Gure harremanak irauten duen bitartean eta legeek behartzen gaituzten bitartean gordeko ditugu zure datuak. Aplikatu beharreko legezko epeak amaitutakoan, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz ezabatuko ditugu.
  • Zein dira datuak babestearekin lotutako zure eskubideak?
    Edozein unetan guregana jo dezakezu zuri buruz daukagun informazioa jakiteko, okerra izanez gero zuzentzeko eta gure harremana bukatutakoan ezabatzeko, legeak horretarako aukera emanez gero.Eskubidea duzu, gainera, zure informazioa beste erakunde bati transferitzeko eskatzeko. Eskubide horri “eramangarritasuna” deitzen zaio, eta egoera jakin batzuetan erabilgarria izan daiteke.Eskubide horietakoren bat eskatzeko, idatzizko eskaera bat egin behar diozu gure zuzendaritzari, identifikatu ahal izateko.

    Gure erakundearen bulegoetan eskubide horiek eskatzeko inprimaki espezifikoak ditugu, eta horiek betetzeko gure laguntza eskainiko dizugu.

    Datuen babesarekin lotutako zure eskubideei buruzko informazio gehiago izateko, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (www.aepd.es) webgunea kontsulta dezakezu.

  • Zure baimena atzera bota dezakezu, gerora iritziz aldatzen baduzu?
    Edozein unetan, zure baimena atzera bota dezakezu zure datuen erabilerari buruzko iritzia aldatuz gero.Adibidez, bere garaian gure produktu edo zerbitzuen publizitatea jasotzeko interesa izan bazenuen, baina ez baduzu publizitate gehiago jaso nahi, gure erakundeko bulegoetan dagoen tratamenduaren aurkako formularioaren bidez eman diezazukegu horren berri.
  • Zure eskubideak kontuan hartu ez direla uste baduzu, non egin dezakezu erreklamazioa?
    Gure erakundeak zure eskubideak ez dituela kontuan hartu uste baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, bide hauetako bat erabiliz:

    • Egoitza elektronikoa: www.aepd.es
    • Posta-helbidea:
      Datuak Babesteko Espainiako Agentzia
      C/ Jorge Juan, 6
      28001-Madril
    • Telefonoz:
      Tel. 901 100 099
      Tel. 91 266 35 17

    Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteak ez du inolako kosturik, eta ez da beharrezkoa abokatuaren edo prokuradorearen laguntza.

  • Zuri buruzko profilak prestatuko al ditugu?
    Gure politika gure zerbitzuen erabiltzaileei buruzko profilik ez egitea da.Hala ere, gerta daiteke, zerbitzua emateko (merkataritza-helburuetarako edo beste helburu batzuetarako); zuri buruzko informazio-profilak prestatu behar izatea. Horren adibidea izan daiteke hau: zure erosketa- edo zerbitzu-historia erabiltzea zure gustuetara edo beharretara egokitutako produktuak edo zerbitzuak eskaintzeko.Kasu horretan, segurtasun-neurri eraginkorrak aplikatuko ditugu, une oro informazioa beren mesedetan erabili nahi duten baimendu gabeko pertsonengandik babesteko.
  • Zure datuak beste helburu batzuetarako erabiliko al ditugu?
    Gure politika zure datuak azaldu ditugunekiko ezberdinak diren beste helburu batzuetarako ez erabiltzea da. Hala ere, zure datuak beste jarduera batzuetarako erabili beharko bagenitu, beti eskatuko dizugu baimena (aukera argien bidez), zer egin erabakitzeko.