“Expo gunea”, izaera berritzaile nabarmenekoa

Egurtekeko “Expo guneak” sektorearen gaurkotasunaren argazki osoa eskaini du, irtenbide berritzaile askorekin. Biltzarrak berak hartu duen indarrak eragina izan du erakusketan; izan ere, parte hartu duten enpresa asko eta asko zurezko eraikuntzan eta arkitekturan aritu dira espezifikoki.

“Egurteken gaude egurrezko eraikuntzarako erreferentzia nazionala delako. Iberiar penintsulako egurrezko arkitekturaren kongresurik garrantzitsuena da, eta bertan daude arkitekto nagusiak, eraikitzaile nagusiak”, aitortu du Manuel Lobok, FINSA enpresaren ordezkari gisa, Egurtekera joan baita egurrezko eraikuntzarako egurrezko produktuen aukeraketa hartuta.

ABAQUIA/VISENDUM enpresako José Carvajalek egur teknologikoa aurkeztu du Egurteken, eta ziurtatu duenez “urte asko daramatzagu bertara etortzen, eta jarraituko dugu etortzen”.

“Laugarren aldiz etorri gara Egurtekera. Guretzat oso topaketa interesgarria da bisitariaren profilagatik; ingeniariak, arkitektoak, aparejadoreak… oso azoka emankorra da guretzat”, baieztatu du Cédric Couetek, MONNET-SEVE-SOUGY enpresa frantziarraren ordezkariak.

Guztira 70 enpresak baino gehiagok aurkeztu dituzte arkitekturarekin, egurrezko etxeekin, zuraren tratamenduekin, eraikuntza jasangarriarekin, aldizkariekin, elkarteekin, ingeniaritzekin eta dekorazioarekin, eraikuntzarako egurrarekin, egituren softwarearekin eta zuraren, elementuen eta materialen inportatzaileekin lotutako produktuak eta zerbitzuak.

Gainera, 15 minutuko saioetan, gaur Speakers’ Corner-ean askotariko zerbitzu eta produktuak ezagutzera eman dira, hauekin lotuta: “isolamendu akustikoak zurezko eraikuntzan duen garrantzia”, “gaztainondo-zura eraikuntzan”, “deskarbonizazioaren manifestua” eta “kanporako zur teknologikoaren 15 abantaila”, besteak beste.

-ek idatzirik |2022-10-20T15:53:24+02:0020 de urria de 2022|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top