BEHS eta Eguralt proeiktuak izan dira gaur jardunaldi teknikoen protagonistak

Baso Egur Hezkuntza Sarea (BEHS) da Baskegurrek Hazi Fundazioarekin eta Hezkuntza eta Ekonomia Garapen sailekin batera bultzatutako proiektua. Horren helburua da sareko lanaren bidez sektoreko enpresek dituzten beharrak unibertsitateetako eta LH zentroetako prestakuntza-planekin uztartu ahal izatea. Gaur goizean ekimen hori sakontasunez ezagutzeko aukera izan da eta baita sarea hobetzeko garaian lagungarriak izan daitezkeen beste errealitate batzuk ere. Besteak beste, University of Northern British Columbia unibertsitateko Asif Iqbal doktoreak erakutsi du Kanadako eta Zeelanda Berriko irakaskuntza-zentroek eta enpresek nola egiten duten lan, bi errealitate horiek ondo ezagutzen baititu.

Eguralt proiektuaren aurkezpenak amaiera eman die gaur arratsaldean jardunaldi teknikoei. Ekimenaren xedea da SUDOE (Europako Hego Mendebaldeko Esparrua) baitan egurrezko eraikuntzari balioa ematea. SUDOE osatzen duten eskualdeetan (horien artean dago Euskadi) egindako inkestei erantzundako preskribatzaileen, profesionalen eta jabeen testigantzekin prestatutako txostena ezagutzera eman da. Arkitektura arloko profesionalek, aparejadoreek eta eraikuntzari lotutako gainerako pertsonek egurrarekin eraikitzea zergatik erabakitzen duten edo, aldiz, ez egiteko argudiatutako oztopoak zein diren azaltzeko arrazoiak sakondu da. Gainera, Europako hegoaldean azken urteotan egurrarekin egindako lan nagusiak jasotzen dituen 600 orrialde baino gehiagoko argitalpena aurkeztu da. Gida horrek eraikin horiek egiteko garaian erabilitako plano eta ezaugarriak biltzen ditu etorkizunean egurrarekin egingo dituzten beste eraikuntza-proiektu batzuetan kontuan har ditzaten.

-ek idatzirik |2022-10-20T15:49:09+02:0020 de urria de 2022|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top