Bittor Orozek inauguratu du Egurteken 9. edizioa

“Egurra etorkizuneko materiala da. Egurtek ez da egurraren erabilera soilik sustatzen duen foroa, baizik eta oso paper garrantzitsua betetzen duena, balio kate osoa islatzen duelako. Ez da diseinura eta eraikuntzara mugatzen, baizik eta baso kudeaketa, teknikariak… esteka guztiak biltzen ditu”. Hitz horiekin inauguratu du gaur Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak Egurtek, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroaren bederatzigarren edizioa.

Irekiera ekitaldian Xabier Basañez, Bilbao Exhibition Centreko Zuzendari Nagusiak, Oskar Azkarate Baskegurreko Zuzendari Nagusiak eta Patxi Chocarro Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Dekanoak ere parte hartu dute.

Kongresuan beren lan adierazgarrienak erakusteko aukera izan dute punta-puntako hizlariek. Besteak beste: Carlos Castanheira (Carlos Castanheira Architects), batez ere bizitokien sektorearen inguruan lan egiten duen arkitekto entzutetsua eta eraikuntzaren eta naturaren arteko elkarrekintzaren isla gisa egurraren erabilera berezia egiten duelako ezagun. “Beste material batzuekin alderatuta, zurak oso modu ezberdinean funtzionatzen du, eta hori hartu behar dugu kontuan uneoro eraikuntzan zehar”, Castanheirak nabarmendu duenez.

Laura Álvarez (Laura Álvarez Architecture), Europa mailan 40 urte baino gutxiagoko arkitekto eta diseinatzaile ezaguna, diseinu arrakastatsua eta integratua lortzeko funtsezko osagai gisa hiriko arkitekturaren, paisaiaren eta esperimentazioaren aldeko apustua egiten duena. “Egurrak duen gauzarik onena da oso aldakorra dela eta oso modu desberdinetan aplika daitekeela, eta, beraz, eraikuntza mota bakoitzerako zurezko eraikuntza-metodo desberdina aplika daiteke”, esan du Alvarezek.

Stefan Prins, altuerako eraikinetan egurra lantzen espezializatuta dagoen arkitektoa eta mareekin batera igotzeko diseinatuta dagoen Rotterdameko Bulego Flotatzaile ikonikoaz arduratu den Powerhouse Company enpresako bazkidea. “Zurezko estrategiak eraiki behar dira, eta arkitektura-ikuspegiarekin ahal den guztia berritu. Zurak hartzen dituen aukera guztiak ulertu eta xehetasunez diseinatu behar dira”, adierazi du.

Vittorio Salvadori austriarra, arkitekturan doktorea eta CREE Buildingsen Negozioen Garapeneko gerentea (egurra oinarri duten aurrez fabrikatutako elementuak erabiliz eraikin jasangarriak eta osasungarriak egiten dituena). “Eraikuntza-xehetasunek batez besteko altuerak eraikitzea ahalbidetzen dute, eta horiek dira gure ingurunean eraginkor bihur daitezkeenak”, hausnartu du.

Jasangarritasunaren alde egindako apustu argiaren baitan, bertan izango dira hizlari hauek:  Iñaki Archanco, BOA Arquitectura Sostenibleko taldearekin batera, ingurumenarekiko eta pertsonen ongizatearekiko sentsibilitatearen filosofia oinarritzat hartuta lan egiten dueña.  “Zura da egitura- eta eraikuntza-elementu gisa eta gainazaleko akabera gisa erabil daitekeen material bakarrenetako bat”, nabarmendu du.

Elizabeth Ábalo & Gonzalo Alonso (Estudio Ábalo-Alonso), 2020an Egurtek Eraikuntza saria jaso zutenak A Estradako (Pontevedra) A Baiuca haur-eskolaren proiektuarekin lotuta: “Euskal Herrian, zurezko eraikuntza eskualdeko hub bat bezala ulertzen da: gu ekoizleak izan gaitezke, eraldatzaileak izan gaitezke, zurez eraiki dezakegu eta, are gehiago, zura ere osa dezakegu”

Kongresuaren bigarren egunean, bihar, Danimarkako Lone Wiggers (C.F. Møller Architects) arkitektoa, Sheila Blanco eta Iñaki Del Prim (Blancodelprim Arquitectura Ecopasiva) arkitektoak, María Barcina (BxD Arquitectura) eta Jonathan Tuckey (Jonathan Tuckey Design) izango da.

-ek idatzirik |2022-10-19T16:36:00+02:0019 de urria de 2022|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top