Egurtek sarien laugarren edizioan, 123 panel aurkeztu dira lehiaketara

Egurrezko arkitekturaren eta eraikuntzaren gaineko foroak, Egurtek azokak, zeinaren 7. edizioa 2018ko urriaren 18an eta 19an izango den, Bilbao Exhibition Centren, Egurtek sarien 4. edizioan izena emateko epea itxi du. Lehiaketan, egurraz eginiko eta diseinaturiko Arkitektura eta Diseinu lanik onenak sarituko dira, bai eta egurraren erabilera balioesten duten argitalpenik onenak ere. Datorren ekainaren 8an jakinaraziko da epaimahaiaren erabakia, eta sari-banaketa Egurtek azokan bertan egingo da, urriaren 19an.

Egurtek sarien edizio honetan, bost kategoria izango dira: “Eraikuntza”, “Argitalpena”, “Produktu-diseinua”, “Bertoko Egurra (Basque Quality)” eta “Interiorismoa”; azkeneko hori aurten sortu da. Zehazki, 123 panel aurkeztu dira lehiaketara, zein bere kategoriara; 2016an, 88 aurkeztu ziren. Eraikuntzan, 39 panel gehi Basque Qualityko 17, guztira 56; interiorismorako, 28 panel gehi Basque Qualityko 8, guztira 36; produktu-diseinu kategorian, 19 panel gehi Basque Qualityko 8, guztira  27; eta argitalpenen atalean, 4 panel. 5 sari banatuko dira, zein kategoriari dagozkion alde batera utzita: 750 € eta garaikur bana, EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek egina.

Nazioarteko ekitaldi hau ezinbesteko hitzordu bilakatu da arkitekto, ingeniari eta egurrarekin harremana duten sektoreko profesionalentzat.

Foroari berari dagokionez, Egurtek 2018n nazioarteko sona duten 8 hizlari hauek egongo dira: ÓSCAR eta IVÁN ANDRÉS QUINTELA, Egurtek saria 2016, Arrokabe Arquitectos, Galizia; CARMELO FERNÁNDEZ MILITINO, TYM Asociados, Unibertsitateko irakaslea, Nafarroa; CARLOS CASTANHEIRA, Portoko Unibertsitateko Arte Ederren Goi Mailako Eskola, Portugal, TSZWAI SO, Arkitektoa, Hong Kong; JANNE KANTEE, Honkatalot Estudioa, Finlandia; LIDEWIJ LENDERS, EMAAT Estudioa, Delfteko Unibertsitate Teknikoa, Holanda; SARA KLOMPS, Zaha Hadid Estudioaren Zuzendari Elkartua, Dortmundeko Unibertsitatea, Alemania; eta BEATRIZ BERGASA eta LEIRE BADIOLA, Satie Arquitectos, Donostia.

1.200 ordezkarik, hizlarik eta erakundek baino gehiagok eta 60 enpresa inguruk bisitatuko dute erakusketa-gunea, non sektoreko elkarteen arteko topaketak eta Egurtek sarietako obrak erakusteko panelen aurkezpenak izango diren. Horrez gain, gune horretan bertan, Biltzarreko coffe-break direlakoak, jardunaldi teknikoak, Market Point (egurrezko eraikuntzaren arloko azken berritasunak aurkeztuko dira) eta Made in Basque Country, egurrez eginiko Euskal Herriko produktuen erakusketa, egingo dira.

-ek idatzirik |2018-05-09T09:51:56+02:009 de maiatza de 2018|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top