EGURTEK-EN JARDUNALDI TEKNIKOEN EZTABAIDA BIOEKONOMIAN ARDAZTUKO DA URRIAREN 14 ETA 15EAN BILBAO EXHIBITION CENTRE-N

|EGURTEK-EN JARDUNALDI TEKNIKOEN EZTABAIDA BIOEKONOMIAN ARDAZTUKO DA URRIAREN 14 ETA 15EAN BILBAO EXHIBITION CENTRE-N

EGURTEK-EN JARDUNALDI TEKNIKOEN EZTABAIDA BIOEKONOMIAN ARDAZTUKO DA URRIAREN 14 ETA 15EAN BILBAO EXHIBITION CENTRE-N

Hitzaldiak proiektu berrien inguruan arituko dira, baita basogintzaren sektoreko eta eraikuntza jasangarriaren arloko erronka eta lehiein inguruan ere

 Egurtek-ek, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroa, maila handiko Jardunaldi Teknikoen programa bat eskainiko du urriaren 14 eta 15ean, aditu entzutetsuen parte-hartzea izango duena. Jardunaldien gai nagusia basogintzaren sektoreari  zein eraikuntza jasangarriari aplikatutako bioekonomia izango da, zura izanik elementu bereizlea. Arlo horretan zientzia, ikerketa eta berrikuntza ezinbesteko elementuak dira baliabideen eraginkortasuna optimizatzeko.

Baskegur-ek antolatutako Jardunaldi Teknikoak bi saiotan banatuko dira egun bakoitzean: goizeko saioa eta arratsaldekoa. Guztira, lau hitzaldi egongo dira. Hauek, gonbidatutako adituen aurkezpen labur batekin hasi eta eztabaidara irekitako mahai-inguru batekin bukatuko dira.

Zentzu honetan, Jardunaldi Teknikoak Euskadiko basoetako bioekonomia zirkularraren estrategiari buruzko hitzaldi batekin hasiko dira non, gainera, horren inguruko txosten bat aurkeztuko den eta Bioeskualdeen sarea sortzeari buruz hitz egingo den. Antolatutako bigarren saioan zehar, petroliotik eratorritakoak ordezkatzeko produktuak lortzeko asmoz, eraikuntza jasangarriaren, kimika berdearen edo bioenergiaren arloetan Euskadin gaur egun abian diren bioekonomia proiektuetako batzuk ezagutaraziko dira. Hirugarren saioa Bioekonomia garatzeko erronka eta lehiei buruz izango da. Bertan, gaur egun dagoen araudia, produktuaren kalitate-ziurtagiriak, ekodiseinua, ingurumen-ziurtagiriak edo ekoizpen-metodoen lehiakortasuna bezalako gaiak mahairatuko dira.

Azkenik, laugarren saioak LIFE-Support EUTR II proiektuko ordezkarien partaidetza izango du, Europar Batasuneko Ingurumenaren eta Klimaren aldeko Programaren barruan sartuta dagoena. Proiektuaren helburu nagusia legez kanpoko mozketa murriztea eta mundu osoko basoen kudeaketa jasangarria hobetzea da. Espainia, Danimarka, Alemania, Italia, Frantzia eta Herbehereak dira Europar Batasuneko Egurraren Araudia (EUTR) betetzen eta gainbegiratzen duten estatu kideak.

Egurtek Estatuko arkitekturaren eta zuraren inguruko biltzar bakarra da, eta oso erreferentzia garrantzitsua bihurtu da sektorean. Zortzigarren edizio honen programaren barruan lehenengo mailako aditu ospetsuak egongo dira, baita merkatuko azken berritasunak izango dituen erakusketa-gune bat ere.

Bilbao Exhibition Centre-k antolatzen du Egurtek 2020, Baskegur-en (Euskadiko Egurraren Elkartea) eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren babesarekin.

Komunikazio saila, 2020ko apirilaren 6a

By |2020-04-06T13:29:29+02:00April 6th, 2020|Albisteak|0 Comments

Leave A Comment