Basoen ekonomia eta Basajaun proiektua, gaur Jardunaldi Teknikoen protagonista

BASKEGURek, Euskadiko Egurraren Elkarteak, antolatutako Egurteken Jardunaldi Teknikoak gaur hasi dira eta bertan izan dira egurrezko arkitekturarekin eta eraikuntzarekin lotutako eragile nagusiak.

Jardunaldia bi blokek osatzen dute eta haietako lehenari esker Basoko Ekonomia Zirkularra sustatzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarritako estrategia sakon ezagutu ahal izan dugu. Horretarako, foroan izan da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, eta I+G+b arloko proiektu berriak garatzen ari diren hainbat enpresek ere hartu dute parte.

Arratsaldeko saioaren gai nagusia izan da Tecnaliak zuzentzen duen Basajaun proiektua. Horren helburua da egurrezko eraikuntza-kateak optimizatzea basoko kudeaketa jasangarritik abiatuta landatar garapena eta hiriaren eraldaketa bultzatzeko. Europa mailan erreferenteak diren eragileekin egindako lanari esker, Ipar Kareliako eta Akitaniako bi eraikin pilotutan probatuko dituzten produktu berriak lortu dituzte eta, haien bidez, denborarekin produktu horiek duten eragingarritasuna zein den ezagutu ahal izango dute.

Basajaun proiektuaren baitan, Baskegur arduratu da proiektuko partaideak diren eskualdeetan egurrezko eraikuntzak duen egoeraren inguruko txostena prestatzeko lana koordinatzeaz: Euskadi, Finlandiako bi eskualde, Ipar Karelia eta Poloniako eskualde bat.

Biharko jardunaldi teknikoei dagokienez, Baso Egur Hezkuntza Sarea (BEHS) eta Eguralt izango dira landuko dituzten bi gaiak.

-ek idatzirik |2022-10-19T16:01:35+02:0019 de urria de 2022|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top