Tszwai So, Egurtekeko, Nazioarteko Zuraren Arkitektura eta Eraikuntza Foroa, hizlari

|Tszwai So, Egurtekeko, Nazioarteko Zuraren Arkitektura eta Eraikuntza Foroa, hizlari

Tszwai So, Egurtekeko, Nazioarteko Zuraren Arkitektura eta Eraikuntza Foroa, hizlari

Londresen bizi den arkitektoak, Spheron Architects estudioaren zuzendari eta sortzailea, 1666az geroztik Britainiar hiriburuan egin den zurezko lehenengo elizaren eraikuntza zuzendu zuen.

BECen urriaren 18 eta 19an ospatuko den kongresu honetan parte hartuko du Tszwai So arkitektoak.

Bilbon, 2018ko ekainaren 19an Tszwai So izango da Egurtekeko, Nazioarteko Zuraren Arkitektura eta Eraikuntza Foroa, hizlarietako bat, zeina Bilbao Exhibition Centre-en izango den urriaren 18 eta 19an. Londresen bizi den arkitektoa, Spheron Architectsen zuzendari eta sortzailea, Bielorrusiako zurezko herri-elizen jarraitzaile amorratua da, eta haiek omendu nahi izan zituen Londreseko Memorial Chapel proiektuarekin, Txernobyleko 1986ko hondamendi nuklearraren biktimen oroimenean, haren 30. urtemuga ospatzen zela-eta. Herriko tenpluen forma eta material tradizionalak ukitu garaikide batekin nahastu zituen eta 1666ko Sute Handiaren ondoren britainiar hiriburuan egin zen zurezko lehenengo eliza eraiki zuen So-k.

So-rek “bizantziar errituko itxurazko” kapera egin nahi izan zuen, Bielorrusiaren izpiritua eta nortasuna zein bielorrusiar hiritarrena islatzen duen diseinuan oinarritua. Izan ere, mendeetan, Europako herrialde horretan eraikuntzarako gehien erabili den materiala zura izan da. Adibidez, Minsk hiriburuko eraikin gehienak zuraz egin ziren Bigarren Mundu Gerra aurretik.

Hori guztia dela-eta, eliza zurez dago estalia sareta eta beira ilunezko leihoekin tarteka, erlijio-gaiak, ikonoak gehienbat, erraz honda baitaitezke eguzkiaren izpi zuzenekin. Arkitektoak, halere, argi naturala sartzen utzi nahi zuen, eta horretarako, triforioan panel eta leiho altuak jarri zituen, baina barrutik zuzenean ezin dira ikusi. Ondorioz, leihorik gabeko kapera dugu, bizantziar liturgia tradizioei jarraiki, beti ere barrurantz begira.

Profil ondulatua

Kanpoko hormen diseinua ondulatua da, eta inspirazio barrokoa duten Bielorrusiako elizen zur bertikaleko estaldura tradizionalean dago oinarrituta. Horrela, nahiz eta patroia bertikala den perpendikularrean begiratzen dugunean, hormen profila aldatzen doa bisitaria kaperaren inguruan mugitu ahala. Eguzkiak eragindako itzalak ere aldatzen doaz, orduaren arabera.

Andrew Trotman diseinatzaile eta fabrikatzailearekin lan egiteak Sori xehetasunak ongi eraikita zuen zurezko egitura diseinatzen lagundu dio. Elizaren inguruan hamahiru ezki eta lau urki fin daude, ia 20 metroko altuerakoak. Ia guztiak, 15, legez daude babestuta.

Egurteki buruz

Egurtek Foroak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren babesa du, eta bere helburu nagusia zurean eraikitzeari balioa ematea da. Baskegurrek ordezkatutako basogintza-zurgintza euskal sektorearentzat aukera aparta da bertako enpresa-sarea, gure basoen zuraren ezaugarriak eta haiei iraunkortasuneko eta “0 km” materialen kontsumoko estrategiaren barruan ematen zaien erabilera ezagutzera emateko.

Mundu osoan zehar ezagunak diren arkitektoen parte hartzeak eta jardunaldi teknikoek zuraren eraikuntza sektorearen irudi modernoa eta abangoardiakoa eskaintzen laguntzen dute.

Egurtek bi urtean behin ospatzen da Bilbao Exhibition Centre-en. 2016ko edizioan 2110 izen-emate egon ziren, eta erakusketa-gunean 60 enpresak hartu zuten parte. Bertara gerturatu ziren arkitektoetako bat Shigeru Ban Pritzker sariduna izan zen.

By |2018-07-03T13:12:13+02:00June 27th, 2018|Albisteak|0 Comments

Leave A Comment