Interiorismoa, Egurtek sarien bosgarren kategoria

|Interiorismoa, Egurtek sarien bosgarren kategoria

Interiorismoa, Egurtek sarien bosgarren kategoria

Oin berriko barneko espazioetan egindako lan onenak, berritze-lanak edo birgaitze-lanak sarituko ditu, eta baita aldi baterako muntatzeak ere

EGURTEK 2018k hurrengo bost kategoriak izango ditu, zurarekin egindako arkitektura eta diseinu lanak saritzeko: “Eraikuntza”, “Argitaratzea”, “Produktuaren diseinua”, “Tokiko zura (Basque Quality)” eta “Interiorismoa”. Ondorioz, sarien laugarren edizioan kategoria berri bat izango da, oin berriko, berritze-lan edo birgaitze-lan onenak saritzeko, eta baita arkitektoek, arkitekto teknikoek, dekoratzaileek edo interioristek aldi baterako egiten dituzten muntaiak saritzeko.

Diseinua, egokitze tekniko zein urbanistiko, lurraldearen bateratze, energia aurrezpen eta iraunkortasun irizpideak batzen dituen ideia globala egiaztatzea ezinbestekoa izango da modalitate berri honetara aurkezteko, zeinak gainerako kategoriek bezala, ikuspegi holistikoa duen. Saria obra egiten parte hartu duten guztiei luzatuko zaiek, teknikariei, jabeei eta eraikitzaileei.

Aurretiko izen-emate fasearen ondoren, proposamenak aurkezteko epea irekiko du lehiaketak, 2018ko apirilaren 25era arte. Besteak beste, hurrengo erakundeetako ospe handiko adituek osatutako epai-mahaiak baloratuko ditu lanak: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Euskal Herriko Unibertsitatea, Baskegur-Euskadiko Egurraren Elkartea, DPA Arkitektura, Arrokabe Arkitektuak (2016an eraikuntza sariaren irabazleak), Bilbao-Bizkaia Design & Creativity Council, Bizkaiko Barne Dekoratzaile eta Diseinatzaileen Elkargo Ofiziala eta EIDE-Euskadiko Diseinugileen Elkartea.

Ekainaren 8ko prentsaurrekoan irabazleak zein diren jakitera eman ondoren, Sariak EGURTEK azokan emango dira, urriaren 19an. Sariak funtsezkoak izango dira Foru honetan zuraren erabileraren inguruan sentsibilizatzea lortzeko. 2016An, Arrokabe Arkitektoek irabazi zuten Eraikuntza ataleko saria, Disaro arkitekto eta diseinatzaileek Zurezko Diseinua atalean, Lekuona Arkitekturak Tokiko Zura (Basque Quality) kalitatean, eta Esinal Edicionesen “Arquitectura y Madera” aldizkariak Argitalpenetan.

2012an hasi zenetik, Bilbao Exhibition Centrek eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren Sailaren babesarekin, bi helbururekin saritu nahi izan dituzte zurean oinarritutako arkitektura lan aipagarrienak. Batetik, talde profesionalaren barruan material horren erabilerari buruzko eztabaida pizteko eta, bestetik, munduko hainbat herrialdetan arlo horretan garatu diren esperientziak gizarteari ezagutzera emateko.

By |2017-11-06T11:49:28+02:00November 6th, 2017|Albisteak|0 Comments

Leave A Comment