Egurtek´2016 sariek 89 proiektu jaso dituzte

|Egurtek´2016 sariek 89 proiektu jaso dituzte

Egurtek´2016 sariek 89 proiektu jaso dituzte

  • Sari banaketa BECen antolatuko da 2016ko urriaren 21ean, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko 6. Foruarekin kointzidituz

89 proiektu izan dira Egurtek 2016 sarietan parte hartzeko jaso direnak, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko 6. Forua, hurrengo urriko 20 eta 21ean egingo dena. Egurtek arkitektura sektoreko eta zurezko eraikuntzako topaketa foru bat da, Iberiar Penintsulako bakarra.

Epaimahaia arkitekturan, diseinuan, fabrikazioan eta egurrean adituak diren entitateez osatuta egongo da, izan ere, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Euskal Herriko Unibertsitatea, Baskegur Euskadiko Egur Elkartea, INFOEDITA  komunikazio profesionaleko Taldea, Tabuenca eta Leache Arkitektoak, Bilbao-Bizkaia Design & Creativity Council eta Bizkaiko Barne Dekoratzaile eta Diseinatzaileen Elkargo Ofiziala izango dira aurkeztutako modalitate desberdinetan irabazleak erabakiko dituztenak.

Zehazki, eraikuntzako 46 proiektu aurkeztu dira, diseinuko 20, lokaleko egurreko 18 eta argitalpenezko 5. Proposamen hauek ezagutu ahal izateko, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko egoitzan, Bilbon, erakusketa bat egingo da , ekainaren 10ean inauguratuko dena eta irabazleak ezagutzera emango dituena.

Sari Banaketa Bilbao Exhibition Centren egingo da, urriaren 21ean Egurtek ospatzen den bitartean.

Sari hauek 2012tik ospatzen dira, non Bilbao Exhibition Centrek eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak,  Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko Sailarekin batera, zurezko arkitekturako lan nabarmenenak saritzen baitituzte, helburu bikoitz batekin: kolektibo profesionalaren barruan material hau erabiltzeko eztabaida sortzea eta alor honen inguruko munduko herrialde desberdinetan garatzen diren esperientziak gizarteratzea.

Eraikuntza modalitatean, epaimahaiak diseinuaren elementu basikoak ikuspegi global batetik kontuan hartuko ditu, proiektuaren funtzioarekiko adaptazioari, ingurune-faktoreei, teknikoei eta urbanistikoei garrantzia nabarmena emanez.

Egurtek Sarien hirugarren edizio honetan argitalpenenen kategoria batzen da, komunikabideen bidez eraikuntzan egurraren erabilera hedatu ahal izateko

Nabarmendu behar da baita ere, ekimen hau promozionatzeko nahian, Egurtekek ekainean Carrefour Du Bois Nanteseko ferian stand bat izango duela.

Informazio gehiago: https://egurtek.bilbaoexhibitioncentre.com/

By |2016-05-11T11:07:07+02:00May 10th, 2016|Albisteak|0 Comments

Leave A Comment