Egurtek-ek bere 7. edizioa itxi du sektore estrategiko baten balioa nabarmenduz

11 herrialdetako biltzarkideen parte-hartzearekin

Egurtek-ek, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroak, bere 7. edizioa itxi du gaur balantze positiboarekin, sektore estrategiko baten garrantzia azpimarratuz haren ekonomia-, ingurune- eta giza-funtzioengatik. Erakusketak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntza jasotzen du, balio-kate guztian zehar sentsibilizazio, prestakuntza eta elkartasun-errefortzuetarako egiten duen apustuagatik. Oraingo honetan, 1.149 biltzarkidek hartu dute parte.

11 herrialdeetatik (Alemania, Belgika, Bulgaria, Finlandia, Frantzia, Holanda, Italia, Portugal, Erresuma Batua eta Espainia) eta eremu ezberdinetatik etorritako profesionalen bisitak hitzordu honen sendotasuna baieztatzen du, eta baita topagune gisa espazio egokia dela ere. Egurtek-ek, hain zuzen, zuraren industria osatzen duen ekosistema guztia islatzen du: administrazio publiko, sektore elkarte eta zentro teknologikoetatik pasatuz, enpresa eta profesional pribatuetara arte. Gainera, espazio hau arkitektoetan ardazten da, beharrezko preskriptoreak direnak haien proiektuetan zura erabiltzea erabakitzeagatik. Horrela, erakusketa honek zuraren erabilera areagotzeko aukera eskaintzen du baso-azalera handia duen herrialde batean, baina, hala ere, eremu honetan erreferentzia-ekonomien batezbestekoaren azpiko kontsumoak dituena.

“Etorkizun jasangarri bat izango badugu, etorkizuna zurarena izango da”, izan da erakusketaren inaugurazio ofizialean parte hartu zuten entitateen arduradunek partekatutako mezua, hau da, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea; Federico Saiz, BASKEGUR-eko Presidentea; Matxalen Acasuso, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Dekanoa, eta Xabier Basañez, Bilbao Exhibition Centre-ko Zuzendari Orokorra.

Material honek eskaintzen dituen aukerak egun hauetan zehar egiaztatu dira Kongresuan, arkitektura eta zurari eskainitako bakarra estatu-mailan. Bertan, nazioarteko arkitekto eta ingeniari entzutetsuek haien lanak erakutsi dituzte, hala nola Lidewij Lenders, Janne Kantee, Andrew Waugh, Tszwai So, Víctor Orive, Carmelo Fernández Militino, Óscar eta Iván Andrés Quintela, Beatriz Bergasa eta Leire Badiola. Halaber, Jardunaldi Teknikoek bertaratutako jende asko erakarri dute, hiru bloke tematiko handien gaurkotasuna ezagutu nahi zutenak: trebakuntza basogintza/zuraren sektorean, zureko diseinuan berrikuntza eta baso bioekonomia. Expo Gunea, bere aldetik, haren bizitasunagatik nabarmendu da eta 70 enpresa parte-hartzaile izan ditu. Bertan, Market Point-a berrikuntzak aurkezteko gune gisa finkatu da, eta produktu eta zerbitzu anitzak ezagutzera eman ditu.

Sari-banaketako zeremonia

Gaur goizean ospatu da Egurtek Sari-banaketako zeremonia, sektorean garrantzia lortzen joan den ekimena, arkitektoen, ingeniarien eta profesionalen ezinbesteko hitzordu bihurtu arte. Eraikitze arloan, “Dos Casas de Corcho en Llafranc, Girona” proiektuak irabazi du saria, Emiliano López eta Mónica Riverarenak. Zureko diseinuan, saria “Potro” obrari egokitu zaio, Gerard Bertomeu, Miriam Cabanas eta Xavi Santodomingo diseinatzaileen proiektua. Bestetik, “ARINA, una mesa para los hogares de hoy en día” proiektuak, Silvia Ceñal diseinugilearena, Tokiko zura (Basque Quality) sari berezia irabazi du. Argitalpena kategoriak Miguel de Lozar de la Viñari eman dio saria, “La cabaña moderna. Pequeñas arquitecturas en busca de sentido” ikerketa-lanarengatik. Azkenik, Interiorismo kategoria berriaren barruan, saria irabaztea merezi izan duen proposamena Xavier Chérrez eta Raquel Canteraren “Taller de Arquitectura en Pamplona, Navarra” izan da.

By |2018-10-31T15:35:44+02:00October 29th, 2018|Albisteak|0 Comments

Leave A Comment