Egurtek 2018 Prentsaurrekoa

|Egurtek 2018 Prentsaurrekoa

Egurtek 2018 Prentsaurrekoa

Egurraren sektoreko adituak eta punta-puntako enpresak elkartuko dira urriaren 18an eta 19an Bilbao Exhibition Centre-en Egurtek, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroaren 7. Edizioan, zeinak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntza jasotzen duen. Eraikuntza jasangarriaren arloan oso ongi kokatuta dagoen eta ekonomikoki gero eta sendoagoa den sektore honen dinamismo handia agerian geratuko da azokaren arlo guztietan. Kongresua eta Jardunaldi teknikoak, Erakusketa-gunea eta Sariak.

Arkitekturaren eta Zuraren Kongresu paregabea

Egurtek Estatuko arkitekturaren eta zuraren inguruko biltzar bakarra da, eta oso erreferentzia garrantzitsua bihurtu da sektorean, bere biltzarkideen mailari eta haien lanen bikaintasunari esker. Aurtengo programan nazioarteko mailan ospe handia duten hainbat arkitekto eta ingeniari aurkituko ditugu, besteak beste, MAATworks estudioko Lidewij Lenders holandarra, zeinak goitik behera zurez eta lehengai berriztagarriekin egindako etxeak erakutsiko dizkigun; Janne Kantee finlandiar arkitektoa, Polar Life Haus estudiokoa, zeinaren proiektuen artean dugun Sierra Nevadan, 2300 m-tara dagoen “El Lodge” Hotela;
Andrew Waugh, Londreseko Waugh Thistleton Architects estudioaren Zuzendari sortzailea, munduan dauden egurrezko bizileku egitura altuenetako baten sortzailea, “Stadthaus”; Tszwai So, Spheron Architects estudioaren zuzendari eta sortzailea, zeinak Londreseko “Memorial Chapel” kapera eraiki zuen, Txernobyleko 1986ko hondamendi nuklearraren biktimen oroimenean; Victor Orive, Zaha Hadid Architects-ekoa,  Forest Green Rovers taldearen “The New Lawn” futbol-zelai berriaren eraikuntza-proiektuaren arduraduna, zeinak Ingalaterrako futbol talde horrek dituen oinarri ekologikoei jarraituko dien..

Horiez gain, nazio mailan ibilbide bikaina duten hainbat adituk ere hartuko dute parte, besteak beste: Carmelo Fernández Militino, TYM Asociados-ekoa, zeinak Hondarribian proiektatu duen babes ofizialeko 65 etxebizitzako egitura zurezko sistema industrializatuekin; Óscar eta Iván Andrés Quintela, Arrokabe estudiokoak, 2016ko Egurtek Sariaren irabazleak Eraikuntza arloan; eta Beatriz Bergasa eta Leire Badiola, Satie Arquitectos-ekoak, “Bodega Fos” upeltegiaren zaharberritze eta handiagotze lanen arduradunak, zeinak zura erabiltzen duen naturaren eta eraikinaren arteko lotura gisa. Kasu honetan, zurak bai estetikoki eta bai egitura aldetik protagonismo nabaria du. Lan horien diseinuan eta eraikuntzan zura funtsezkoa izan da egungo arkitekturaren oinarrizko gaiei irtenbidea emateko: energia hornikuntza, erresistentzia, autoefizientzia, erosotasuna eta edertasuna.

Bestetik, Egurteken Jardunaldi Teknikoak hiru bloke handiren inguruan egituratuko dira -trebakuntza basogintza/zuraren sektorean, zureko diseinuan berrikuntza eta baso bioekonomia- eta hurrengo erakundeen ordezkariek hartuko dute haietan parte: Hazi Fundazioa, EHU/UPV, Eusko Jaurlaritza, Edupark, Museo Albaola, Disaro, Experimenta, EFI-Efimet, Nafarroako Unibertsitatea eta Neiker, besteak beste. Azoka Baskegurrek-Euskadiko Egurraren Elkarteak antolatu ditu jardunaldiak.

“Erakusketa-gunea”-ren izaera berritzailea

Sektoreko profesionalek irtenbide eta joera berri ugari eta sektorearen argazki osoa aurkituko dituzte Egurteken “Erakusketa-gunean”. Kongresuak pixkanaka hartu duen indarrak eragina izan du erakusketan, zeinak estatu mailako zurezko arkitektura eta eraikuntzaren inguruan lan egiten duten enpresa partehartzaileak biltzen dituen. Guztira 70 enpresa baino gehiagok arkitekturarekin, zurezko etxeekin, zurarentzako tratamenduekin, eraikuntza jasangarriarekin, aldizkariekin, elkarteekin, ingeniaritza eta apainketarekin, eraikuntzarako zurarekin, egituren softwarearekin eta egurraren, elementuen eta materialen inportatzaileekin lotutako produktuak eta zerbitzuak eskainiko dituzte.

Aldi berean, eta azokaren osagai berritzailea nabarmentzeko asmoz, Market Point-a gaituko da berriz ere, non aurkezleek modu arin eta dinamikoan, topaketara ekarriko dituzten berrikuntza nagusiak aurkeztuko dituzten. 15 minutuko saioetan eta lehenengo jardunaldian zehar, “zurezko egiturekin elkarlanean transmititutako zaratarako esekidura elastikoekin”, “airearen estankotasuna Passivhaus eraikinetan”, “zuntz eta zurean oinarritutako eraikuntza sistemekin” eta “ekonomia zirkularra, arkitektura eta eraikuntzarekin” lotutako zerbitzu eta produktu anitzak aurkeztuko dira.

2018ko Egurtek sariak: lehiakortasun handiko edizioa

Aurtengo Egurtek Sarietan 123 lan lehiatu dira, 2016an baino askoz ere gehiago, non 88 panel aurkeztu ziren. 2012an sortu zenetik, sariek gero eta garrantzia handiagoa joan dira hartzen sektorean eta gaur egun arkitektoentzat, ingeniarientzat eta arlo horretako profesionalentzat ezinbesteko topaketa bihurtu da. Aurtengo edizioan, bosgarren kategoria gehitu zaie sariei, Interiorismoa, zeinak eraikuntza berriko, etxe barruko zaharberritze edo birgaitze lan onenak saritzen dituen, eta baita aldi baterako muntatzeak ere.

Eraikitze arloan, “Dos Casas de Corcho en Llafranc, Girona” proiektuak irabazi du saria, Emiliano Lopez eta Monica Riverarenak. Lan honetan bere espresibitatea eta ingurunean integratzea nabarmendu da, konprometitutako ingurunean ongi txertatuz, eta laneko baliabide eta lanen aukeraketa bikaina dela eta. Zurezko diseinuan, saria “Potro” lanak irabazi du Gerard Bertomeu, Miriam Cabanas eta Xavi Santodomingo diseinugileena, berrikuntza teknologikoan oinarritutako erreferentzia egokiaren bitartez elementuaren diseinuaren funtsezkotasunarengatik.

Bestetik, “ARINA, una mesa para los hogares de hoy en día” proiektuak, Silvia Ceñal diseinugilearena, Tokiko zura (Basque Quality) sari berezia irabazi du. Epaimahaiak elementuaren ebazpen egokia goraipatu dute, zur motari eta formatuari dagokienez zehaztutako mugekin. Argitalpena atalean, eraikuntzako zuraren erabilera komunikabide grafikoetatik, inprimatuetatik, ikus-entzunezkoetatik zein digitaletatik zabaltzeko helburua duena, Miguel de Lozar de la Viña saritu dute “La cabaña moderna. Pequeñas arquitecturas en busca de sentido” izeneko ikerketa lanarengatik, zeinak mugimendu modernoan zurak arkitekturan duen protagonismoa azaltzen duen, behin eta berriro ateratzen den etxola primitiboaren gaitik abiatuta.

Bukatzeko, Interiorismo kategoria berriaren barruan, saria merezi izan duen proposamena “Taller de Arquitectura en Pamplona, Navarra” izan da, Xavier Chérrez y Raquel Canterarena, zeina eskaintzen duen biltegiratze- eta lan-espazioari etekin integral handiarengatik nabarmendu den, zurezko eraikuntzaren onuretan oinarritutako irudikapen handiko irtenbide baten bitartez.

Sarien epaimahaia arkitektura, diseinu, fabrikazio eta zuraren arloko izen handiko adituak osatu dute, hurrengo erakundeetakoak, besteak beste:  Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala; Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU; Baskegur-Euskadiko Egurraren Elkartea; Infoedita-Komunikazio profesionalen taldea; Bilbao-Bizkaia Design & Creativity Council; Arrokabe Arquitectos; Bizkaiko Diseinugileen eta Dekoratzaileen Elkargoa eta EIDE-Euskadiko Diseinugileen Elkartea. Arkitekturako eta diseinuko 2018ko Egurtek Sarien 4. edizioaren sari-banaketa urriaren 19an burutuko da, ostirala, 11:30etan, Auditorioan.

EGURTEK foroaren inaugurazio ofiziala urriaren 18an izango da 9:00etan eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, izango da buru.

By |2018-10-17T08:50:16+02:00October 17th, 2018|Albisteak|0 Comments

Leave A Comment