EGURTEK-ek, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroak, arrakastaz itxi du bere online edizio berezia

Streaming bidez zuzenean emandako bi jardunaldiek mugak gainditu dituzte, eta batez ere, zurari balioa eman diote baliabide natural eta iraunkor gisa

Bilbao Exhibition Centre-ko auditorioak atzoko eta gaurko goizetan hartu du Egurteken, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroaren, zortzigarren edizioa; edizio berezia, izan ere, aurten, ekitaldi hibrido bilakatu da, non hitzaldi presentzialak eta internet bidezko hitzaldiak tartekatu diren. Azken emaitza ona izan da, aurreko edizioetan egiaztatutako kalitate maila ez baita murriztu formatu aldaketarekin. “Ezerk ezin du giza kontaktua ordezkatu, baina hau modu normalean egin ezin den bitartean, moldatzen jakin behar dugu”, esan zuen atzo, irekiera ekitaldian, Xabier Basañezek, BECeko zuzendari nagusiak.

Ekitaldia zuzenean streaming bidez eman izanak mugak gainditzea lortu du, eta are nazioartekoago bihurtu du foroaren edukia. Foroaren helburua da zurezko eraikuntzako profesionalen lanari balioa ematea, eta batez ere, sektorean parte hartzen duten eragile guztien arteko ezagutza- eta ideia-trukerako elkargunea izatea. 600 profesional baino gehiagok zuzenean jarraitu dute Egurteken programa estatuko eta nazioarteko eremuan. Frantziatik, Argentinatik, Estatu Batuetatik, Kanadatik, Britainia Handitik, Suitzatik edo Finlandiatik, besteak beste.

Jardunaldiak goizeko bi saiotan banatu dira bi bloketan: alde batetik, nazioarteko arkitektoen hitzaldiak Kongresuan, Oreka euskal estudioaren eta ospe handiko profesionalen (adibidez, Casper Mork-Ulnes norvegiarra edo Jessica McGarry irlandarra) parte-hartzearekin, eta bestetik, Baskegurren Jardunaldi Teknikoak, bi mahai inguru izan dutenak, baita ere nazioarteko parte-hartzearekin.

Bioeraikuntza eta bioekonomia adituen hitzaldi gehienetan agertu diren gaiak izan dira; izan ere, bai arkitektoek zein ingeniari eta diseinatzaileek haien lanetan gero eta gehiago kontuan hartzen dituzten ideiak dira. Ibilbide jasangarriago bat bilatzeko merkatuaren garapen honetan, basogintzaren sektorea garrantzia hartzen ari da.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, hori esan zuen irekiera hitzaldian: “Sektoreen digitalizazioa, ekonomia zirkularra, tokiko kontsumoa eta Km 0a edo bioekonomiaren garapena Europan eta munduan gertatzen ari diren paradigma ekonomiko berrien zati izango dira ziur aski. Paradigma-aldaketa horretan, basogintzaren sektoreak zurarekin, orokorrean, eta arkitekturak eta eraikuntzak bereziki, asko dute eskaintzeko”. Zifretan, Orozek nabarmendu zuen euskal basogintzaren sektorea, % 55ko baso-azalera arboladunarekin, Europako batezbestekoaren gainetik dagoela (% 40).

Azkenik, Egurtek 2020k sektoreko profesional onenen lana aintzatesten duten sariak banatzeko ekitaldia ere egin du. Sei sari eta bi accesit eman dira, lehiaketara aurkeztutako ehun hautagairen artean aukeratuak.

Egurtekek gaur bertan itxi ditu ateak bere Event Managerren, Arrate Tellaetxeren, hitzaldiarekin. Horrek ekitaldiaren garrantzia nabarmendu du eta aintzatespen-hitz batzuk izan ditu foroa babesten duten erakusketarientzat; direktorioa hemen topa daiteke: www.egurtek.com. Bere aldetik, Xabier Basañezek bisitarien parte-hartzea eskertu du, foroaren arrakastan lagundu baitute, eta “berriro elkar ikusteko 2022 iristeko irrikatan dagoela” onartu du.

-ek idatzirik |2020-11-03T12:15:23+01:0015 de urria de 2020|Albisteak|0 Iruzkin
Go to Top