Jardunaldi teknikoak

||Jardunaldi teknikoak
Jardunaldi teknikoak2020-03-13T13:55:02+02:00

BASKEGUR 2020 JARDUNALDI TEKNIKOAK
“BIOEKONOMIA” EGURTEK 2020KO URRIAK 14-15

4 jardunaldi egingo dira, bi egun bakoitzean.
Gai bakoitzeko adituek hartuko dute parte jardunaldietan. Lehenengo zatian, adituen hitzaldi laburrak antolatuko dira eta, ondoren, eztabaida mahai-ingurua.

1.- EUSKADIKO BASOETAKO BIOEKONOMIA ZIRKULARRAREN ESTRATEGIA

  • ESTRATEGIAREN AURKEZPENA
  • EUSKADIKO BASOETAKO BIOEKONOMIA ZIRKULARRAREN TXOSTENA
  • BIOESKUALDEEN SAREA SORTZEA

2.- BIOEKONOMIA PROIEKTUAK

Petroliotik eratorritakoak ordezkatzeko produktuak lortzeko asmoz, eraikuntza jasangarriaren, kimika berdearen edo bioenergiaren arloan Euskal Herrian gaur egun abian diren bioekonomia proiektuetako batzuk ezagutuko ditugu.

3.- BIOEKONOMIA GARATZEKO ERRONKAK ETA LEHIAK

Eraikuntzan eta antzeko arloetan bioekonomiako proiektuak garatzeko ditugun erronka nagusiak azaldu eta eztabaidatuko dira. Hainbat alderdi aztertuko dira, hala nola gaur egun dagoen araudia, produktuaren kalitate-ziurtagiriak, ekodiseinua, ingurumenziurtagiriak edo ekoizpen-metodoen lehiakortasuna.

4.- LIFE- Support EUTR II PROIEKTUA

Ingurumenaren eta Klimaren aldeko Ekintzaren Programan (LIFE PROGRAMA) kokatutako proiektu honen berri izango dugu, bazkide eta liderren bidez. Proiektuaren helburu nagusia da legez kanpoko mozketa murriztea eta mundu osoko basoen kudeaketa jasangarria hobetzea, arduradun nagusiek EUTRa hobeto bete, gainbegiratu eta aplikatuz.

Bazkide parte-hartzaileak 6 herrialdetakoak dira: Espainia, Dinamarka, Alemania, Italia, Frantzia eta Herbehereak.

Antolatzaileak