Egurtek 2016k nazioarteko lehen mailako hizlariak izango ditu

Egurteken 6. edizioa, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko 6. Foroa, 2016ko urriaren 20 eta 21ean Bilbao Exhibition Centren izango da. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak antolaturiko edizio honek hitzaldi-egitarauan arkitekturako profesional famatuak, tokikoak zein nazioartekoak, bilduko ditu. Hitzaldion xedea da profesional hauek zuran diseinatu eta gauzaturiko lanak oso modu didaktiko eta bisualean ezagutzera ematea.  

Hitzaldi-egitarau mardula

Aurreko ediziotik urtebete baino gehiago igarota, Egurtek 2016k jada badu hitzaldi-egitarau mardula, zeinen barruan arkitekturaren munduko profesional famatuak gonbidatu diren, besteak beste, Shigeru Ban, Zuricheko zurezko eta kristalezko Stauffacher eraikin paregabearen diseinatzailea, eta Michael Green, tamaina handiko eraikinak eraikitzeko zura erailtzeko beharraren defendatzailea.

Aurreikusita dago hizlari gisa parte hartuko dutela, batetik, José Cruz, eraikuntzan zuraren erabileran maisua eta Txileko 2012ko Arkitektura Sari Nazionalaren irabazlea, eta, bestetik, Mónica Rivera puertorricarra, arkitekto ezaguna bere proiektu guztietan egunerokoaren balioa bilatzeagatik, Bartzelonan St. Cugateko yoga zentro eta etxearen proiekzioa esaterako.

Bere aldetik, Austriatik, Egurtekek nazioartean sona handia duten bi hizlari izango ditu: Hermann Kaufmann arkitektura irakaslea, zurezko eraikuntza modernoaren aitzindaria eta zurezko material berrien erabileragatik ezaguna, eta Juri Troy arkitekto gailena, “Haritzen azpiko etxea” izenez ezaguna den zura ekologikoko zuntz isolamenduaz eginiko zurezko egitura aurrefabrikatua eraiki zuena.

Nazio mailan, Egurtekek Fernando Tabueca eta Fermín Leache bezalako hizlariak izango ditu, Egurtek-Eraikuntza 2014 sariaren irabazleak “Kondestablearen etxea” lanagatik.

Bestetik, Gorka Elorza arkitekto gasteiztarra, eko-arkitekturan, berrikuntzan, jasangarritasunean, birgaitzean eta irisgarritasunean interesa duena, Guadalix de la Sierran (Madril) eraiki zuen familia bakarreko etxebizitza bakartua kasu.

Eta, azkenik, Jordi Fargas arkitekto katalana, 2011n zurezko aurrefabrikatutako elementuetatik “etxe pasiboa” proiektatu zuena, gutxieneko energia-kontsumoarekin eraikuntzan gehienezko azkartasuna lortuz.

Aipatu beharra dago Egurtek 2016k erakusketa-gune bat izango duela eta Egurtek Sarien banaketa jasoko duela, non eraikuntza onena, diseinu onena, altzariak eta tokiko zura sarituko diren.

Egurteken web berria

Egurteken web-orrialde ofiziala (www.egurtek.com) jada aktibo dago. Bertan, erabiltzaileak eskura izango du Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foro honen inguruko informazio guztia: berriak, jardunaldiak, irudi-galeria, etab.

Formatu berria eta erraza izanik, web-orrialdean bilaketa erosoagoa eta zuzenagoa egin daiteke eta informazio guztia, aurreko edizioko hitzaldiak eta berri eguneratu guztiak aurki daitezke.

 

Komunikazio saila, 2015eko uztailaren 7a.

-ek idatzirik |2015-07-09T10:23:01+02:007 de uztaila de 2015|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top